XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elgoibar

Auteskundiak.

- Ekin aldi gogorrian gera oraingoz euskaldunak edo obeto euskotarrak.

Aste baten Eusko-araudia jokatu bear izan degu eta bestean Madrid aldera bealdu bear ditugun aldun edo diputatuak atera bear ditugu.

Ekiñaldi gogorra, benetan, baña euskotarrak indartsu jokatu deguna, ala ere.

Eusko-araudi alde jaiki giñan, eusko araudi orrek, azkatasun zati bat, euskoak aiñ maite duan azkatasun zati bat ematen digulako.

Guztiok kale-baserriko danok batean eusko araudia autu degu.

Oraingo auteskundietan ere, aukeratu degun eusko araudi orren alde jokatu bear degu aldun edo diputauak aukeratuta.

Baño ez nola naiko aldunak, Eusko-araudi orren alde Madrid'en gogor egingo dutenak.

Eta ¿nortzuk auek?.

Zuekin naiz batez ere baserritarrak.

Zuen atzetik dabiltz baserririk baserri.

Zuek zerate izatez garbi, biguña, oso osoak.

Esana entzun eta gorde eta oldoztu ondoren ez dezazutela erabakirik artu, baserritarrak.

Era guztiko berriketak jardungo dituzte zuekiñ.

Alako, olakoren izenean nator, maiz esaten dizute, eta autarkia eman bear didazu.

Zuek alako ori etxejaun edo olakoren bat dala ta ez diozute autarkia eman bear.

Galdetu zazute: ¿Zeintzuk dira aldunak? ¿Euskaldunak, eusko araudia, guk nai-degun eusko-araudia aurreratuko dutenak?.

Eta begira baserritarra; len eusko-araudia txarra dala-ta jardun dizuten oek orain zure billa datoz eusko-araudi orren aurka egiteko aldunak jarri naian.

Ez egiñ jaramonik zuen balleretan ipiñi dituzten ajente Madrid zale oiei, araudi-kontrako aldunak dituzte ta.

Eskumak dirala ta Españian ezkumak jarri bear dirala esango dizute.

¿Eskumak orrek eta besteak ez? ¿Urraka ta beziñ eskumak ez aldira azaldu Leizaola bat eta abar?.

Madrid aldetik irrati bidez (radioan) entzun ditugun itzaldiak, ezkumak egiñak, ez dute katoliko usai aundirik beintzat; eusko-gorrotoa agoak betian bota dituzte.

Gauzak garbi: Elgoibar'ko karlista esaten diran orren aldunak Eusko araudia (Estatutoa)ren aurka dijoaz; nazionalisten aldunak Eusko araudi alde.

Baserritarra: aukeratu bidea orain; gero negarrak alperrik.

Ixaka.